Euskal Herriko folklorearen begiratu zabal eta ikusgarria emateaz gain, emankizuneko eskuorrietan azaltzen ez zen ezusteko polita prestatuta zeukaten Urkiko kideek emanaldiaren amaiera alderako; izan ere, Lebiton Konpartsako buruhandi eta erraldoiak batu zitzaizkien dantza oso gogoangarrira.
Hona zein dantzekin osatu zuten emanaldia: Agurra, Txankarrenkoa, Bizkaiako Zortziko eta Ezpata Dantza, Iribasko Ingurutxoa, Baztango Dantzak, Iturbideren panderoa, Iturria eta Txapelua Plaza-Dantzak, Sardinerak, Iruñeako Trokeo-Dantzak eta La Dominguera.
Lebiton Konpartsak ez ezik, Andoaingo Trikitilarien Taldeak ere parte hartu zuen emanaldian.
Dantzari guztiak, Fernando Gonzalez, Enaitz Vazquez eta Mattin Zalakain txistularien doinupean aritu ziren.