Urki dantza taldearen emanaldia, igande honetan Basteron

Hedabidea
Aiurri
Lekua
Andoain
Mota
Albistea
Data
2023/04/16
Esteka
Aiurri
2019ko jaialdiko argazkia.

Udaberriko emanaldia eguerdiko 12:00tan hasiko da, Bastero Kulturgunean. Gonbidapenak Basteroko lehiatilan jaso daitezke.

Ehun dantzari igoko dira taulagainera, Euskal Herriko eremu askotariko dantzak biziberritzeko. Familia, lagun eta herritarrei zuzenduriko ikuskizuna da, eta Urkik iragarri duenez "nobedade ikusgarri bat izango da eta, baita sorpresa pozgarria ere".