Dokumentuaren akzioak
Urki Dantza Taldeak botako du San Juanetako txupinazoa
Hilaren 22an jaiak iragartzeko ohorea izango du aurten 30 urte betetzen dituen taldeak
Urkik bere lehen emanaldia Sanjuan jaietan egin zuen, horregatik du esangura berezia datorren astean botako duten txupinazoak. Dantzariek badute aurten pozik egoteko arrazoirik. Festa batzordeak erabakita, jaiak iragartzeko ohorea izango dute, baina, gainera, egoera kaskarrean zegoen Arrate frontoia goitik behera konpontzeko lanak hasiko dira laster eta Urki Olagainera mugituko da, egoera hobean dagoen lokal batean entseatu ahal izateko.
Ibilbide luzea egin du Urki Dantza Taldeak Andoainen. Ez zen, ordea, hutsetik sortu 1988 urtean. Aurretik bazen Andoainen euskal dantzarekiko zaletasuna, eta dantzari eta dan-tza maisu ezagunak ere izan dira Andoainen XX. mendean zehar.
Dokumentuaren akzioak