Plazan ostatua egonen da eta bertan bazkaldu eta afaltzeko aukera izanen da bi egunetan pastorala hasi aitzinetik eta ondotik. Pastorala jarraitu ahal izateko liburuxkak ere salgai egonen dira plazan bortz eurotan. Sarrerak salgai daude eta hemendik aitzineko azken berriak sare sozial edota web orriaren bidez emanen dira.
Dokumentuaren akzioak
Urduritasuna nabari da Etxalarren pastoralaren egun haundiak hurbiltzean
Azken prestaketak bertzerik ez dira falta irailaren 16 eta 17ko emanaldietarako
Urte luze bateko lanaren ondotik, Karmen Etxalarkoa pastoralaren emanaldiak irailaren 16 eta 17an, larunbat eta igande arratsaldeko 3:30ean hasiko badira ere, antolatzaileek lehenago joateko gomendioa eman dute azken orduko jende pilaketak eta arazoak ekiditeko. Plazan eskainiko dute ikuskizuna.
Dokumentuaren akzioak