Dokumentuaren akzioak
Urdiñarbeko Maskarada gaur izanen da Parisen
Antolatzaileek ekitaldia goraipatu dute gutxitan ikus baitaiteke Zuberoatik kanpo. «Euskal Etxeko kideek eskualde horretan dituzten familia-loturei esker lortu dugu Urdiñarbeko gazteak konbentzitzea, eta beren egutegian azken egun bat finkatzea», esan zuten.
Maskaradaren dantza, kantu eta inauterien erritu berezi horiek Parisen entzunen dira, beraz, bertako “Chiquito de Cambo” frontoian izanen den agerraldian. «Ikusgarria egiteko frontoia aukeratuz, gure helburua Maskarada bere usaiako ingurumen batean kokatzea izan da, hots, herriko plazaren antza duen leku batean. Gainera, bertan eginez, ikusle gehiago jasotzeko aukera izango dugu», argitu dute.
Dokumentuaren akzioak