Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Urdiain: bost kinto, eta gehiago, festarako prest

Dokumentuaren akzioak

Urdiain: bost kinto, eta gehiago, festarako prest

Ander Agirre, Andoni Ocaña, Gorka Sol, Ane Goñi eta Carla Benitez dira aurtengo kintoak. Haietako bat Katalunian bizi denez, ezin izan du ilbeltzaren 8tik izan diren Zortzikoaren entseguetan parte hartu. Javier Zelaiaren esanetara astelehen, asteazken eta ostiraletan elkartu dira frontoian, iluntzeetan. Txistulari guztiekin eta ardoa eta guzti, entsegu orokorra atzo egin zuten. Eta duela bost bat urte sortutako ohiturari segituz, bart aurreneko parranda egin zuten kintoek. Baina aurtengo kintoak ez dira dantza entseguetan aritu diren bakarrak. Kinto izan zirela 25 urte bete dituzten urdiaindarrak ere ariko dira. Euren trebezia larunbat eguerdian erakutsiko dute.
Komunikabidea
Guaixe
Tokia
Urdiain
Mota
Albistea
Data
2018/02/09
Lotura
Guaixe

Gaur bazkaltzera elkartuko dira bost kinto urdiaindarrak. Eta haiekin batera, kinto gazteak, kinto zaharrak eta beti-kintoak. Mahaitik jaso eta gero, trikitilariak aldamenean dituztela, herrian barna axuri baten zozketarako txartelak saltzen ibiliko dira. Hori dute kinto festako gastuak ordaintzeko moduetako bat. Afaldu eta gero frontoi azpiko lokalean, antroan, parranda eginen dute. 

Larunbatean, antroan bertan bazkalduko dute eta handik aterata zozketarako txartelak saltzera baserrietara joanen dira. Trikitilariek jota eta porrusalda jo eta haiek aire horiek dantzatuko dituzte. Afaldu ondoren herriko gainontzeko kintadekin parranda egin edo Altsasura joan erabakiko dute. 

Domekan kintoak gosaltzera elkartuko dira. Eguerdiko mezaren ondoren, 12:30 aldera, kintoak eta bi kinto gazte (Beñat Mendez eta Euken Perez) plazara aterako dira eta Zortzikoa dantzatuko dute. Egiteko horiek despedituta herriaren erdia diru eskea eginen dute. Bazkaldu ondoren, beste erdiaren txanda izanen da. Egiteko horretan ere musika lagun izanen dute. Afaldu ondoren ospakizuneko azken juergari ekinen diote.

 

Urdiain: bost kinto, eta gehiago, festarako prest

 

Artxiboko irudia

Dokumentuaren akzioak