Dokumentuaren akzioak
'Urdelardero, urdaixa janda bazkaixa gero...'
Aratusteetako eguen gizena da gaur, Eskoriatzan Urdelardero eguna. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailako ikasleek goiz pasa ederra egin dute herrian zehar kantuan, baserritar jantzia soinean. Ziria janariz beteta ekarri du bakoitzak, ondo baitzekiten eta egun berezia zutela aurretik.
Dokumentuaren akzioak