Dokumentuaren akzioak
"Urdei lardero, urdeixa janda, bazkaixa gero…"
Luis Ezeiza herri eskolakoak zaharren egoitzan hasi dute eguna, bertako egoiliarrei bisita egin, eta Urdelardero kanta abesteko. Ondoren, kalez-kale ibili dira kantu-eskean. Arizmendiko Jose Arana gunekoak ere kaleetan zehar ibili dira gustura kantuan, eta Herriko Plazan bi ikastetxetako haurrak batu dira Almen ikastolakoekin guztiak batera kantatzeko.
Urdelardero kanta abestu ondoren txistorra-jana izan dute, eta poz-pozik ibili dira haur guztiak. Hemen, kantaren letra:
Urdei lardero
Urdeixa janda
Bazkaixa gero
Hor goixen itturri bat
Haren gainean txori bat
Ura pil-pil etorri da
Etxekoandre zabala
Etxe oneko alaba!!
Dokumentuaren akzioak