Dokumentuaren akzioak
Urdazuriko Agoteen Kofradiak ezusteko agerraldia egin du Senperen
"Historian existitzen diren pertsonaiak berriz ekarri ditugu gurera" azaldu du Anaia Handiak. Inaute garaian, baina herrietako ekimenetatik kanpo, denak harrituz agertzen dira besta giroari bere ukitua emanez.
Michel Lamy historialariaren arabera garaian baztertuak ziren agoteak inauteriak irekitzen zituzten. Egun Anaiartean parte hartzeko gonbidatua izan behar da eta sarbide errituak egin.
Senpereko gazte horiek Kofradia sortzera bultzatu dituena "baztertuen errola" izan da. "Euskal Herrian denak albokoarengandik pixka bat atzerritarrak gara, ondoko herrikoa edo beste familiakoa gara beti".
Hiru urte dira Ermandadea sortu zenetik, geroz eta kide gehiago dira bertan. Jatorri duten Senperen igandean herriko karriketan ibili ondoren meza nagusiko irteeran azaldu ziren. Aurpegi gordearekin (ezagutuak ez izateko), esku eta oinak estaliak (lurrak eta jendeak ez kutsatzeko) uluka, hitz ezagunik esan gabe, hantxe ibili ziren karriketan; tarteka zer ikusia eskeiniz eta bestetan eskean.
"Inauterietan beste norbaiten izaera hartzen dugu eta agoteek gure gizartea erakusten dute. Noren
atzerritarrak gara? Noren beldur gara?" galdetzen du Anaia Handiak.
Urteko lehen agerraldiaren ondoren inauterien itzulia eginen dute orain. Ostiralean berriz herrian agertu ondoren Azkainerako bidea hartuko dute larunbatean, itzulia igandean Saran bukatzeko otsailaren 10ean.
Catherine Marchand argazkia.
Dokumentuaren akzioak