Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Urdazubiko inauteriak ospatuko dituzte igandetik asteartera

Dokumentuaren akzioak

Urdazubiko inauteriak ospatuko dituzte igandetik asteartera

Igandetik hasita eskean ibiliko dira gazteak

Otsailaren 13an, ortziralean, Zugarramurdi eta Urdazubiko haurrak eskolan mozorrotu eta arratsaldean herrira jautsiko dira, baina inauteriak igandetik asteartera ospatuko dituzte Urdazubin. Hiru egunez eskean ibiliko dira gazteak auzo ezberdinetan.
Komunikabidea
Ttipi-ttapa
Tokia
Urdazubi
Mota
Albistea
Data
2015/02/12
Lotura
Ttipi-ttapa

Otsailak 15, igandea

Goizean gazteen gosaria izanen da Gauiñara elkartean Segidan mozorroak jauntzi eta Dantxarineatik barna, bentaz-benta abiatuko dira eskean ilundu arte. 21:30ean pintxoak eta musika denentzat, animatu mozorrotzera!

Otsailak 16 eta 17, Astelehena eta asteartea

09:30 aldera herriko haurrak elkartu eta etxez-etxe eskean ariko dira eta bukatzean herrira jautsiko dira. Gazteak, berriz, 10:00etan elkartuko dira Karretero ostatuan eta kafea ttanttarekin hartu ondotik, baserriz-baserri ibiliko dira eskean trikitixa eta panderetarekin. 21:30ean pintxoak eta musika denentzat.

Urdazubiko gazteak hiru egunez gogotsu ibiliko dira auzoz auzo eskean.

Urdazubiko gazteak hiru egunez gogotsu ibiliko dira auzoz auzo eskean. Argazkia: Artxiboko argazkia


Dokumentuaren akzioak