Dokumentuaren akzioak
Urdaneta dantza taldearen emanaldi berezia bihar Herri Antzokian
Azken hiruzpalau hilabetetan bete betean ibili dira ensaioak egiten eta koreografiak prestatzen bihar ikusgai izango den emanaldian dena ondo irten dadin. Izan ere ez dute edozer motatako dantza egin nahi, baizik eta ikusleari zerbait esango dion koreografia bat.
Gaztetxoak ere bai
Biharko emanaldian, laugarren mailakoak eta helduenak hartuko dute parte. Izan ere, Izaskunen esanetan, gaztetxoenek ere parte har zezaten nahi zuen eta hori dela eta partehartze zabala izango da.
Bestalde, aurtengo proiektuei dagokionez, aurrera darraite. Datozen hilabetan, zaharren egoitzan egingo dute emanaldi bat, Erdi Aroko azokan eta Euskal Eskola Publikoaren festan izango dira besteak beste.
Gaur egun, Urdaneta Dantza Taldea, izen bereko ikastetxeko 104 ikasleek osatzen dute. Izaskun arduraduna bada ere, guraso talde batek osatutako komisio baten bidez laguntzen dute hainbat eginbeharretan.
Dokumentuaren akzioak