Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Urbeltzen Dantza Ganbareak 20 urte

Dokumentuaren akzioak

Urbeltzen Dantza Ganbareak 20 urte

Zemendiaren 7an barriro Kafe Antzokian izango da jantza saio edegia, partaide zahar-barriak lagun.
Komunikabidea
Bizkaie
Mota
Albistea
Data
2018/11/05
Lotura
Bizkaie

Marian Arregik eta Juan Antonio Urbeltzek, beren seme Mikelegaz batera, Urbeltzen Dantza Ganbarea proiektuari emon eutsien hasierea 1998ko urriaren 28an. Asteon, ostera, zemendiaren 7an saioa izango da Bilboko Kafe Antzokian, lehenengoa Marian Arregi hil zanetik.

Urbeltztarrena proiektu aurrendaria izan da jantzak sozializetako azken urteetan egon dan mobimentuan, izan be, 20 urte honeetan, hilero-hilero, jantzarako plaza bihurtu dabe Bilboko Kafe Antzokia, dobako saio edegian, jentearen parte hartzea eta jantza zaletasuna sustatzeko helburuagaz. Europan ezagututako antzeko esperientzietan izan dau inspirazino iturri, berbarako Hungariako Tanchaz mobimentua. Marian Arregi martian hil bazan be, eten baten ostean egitasmoak aurrera jarraitzen dau eta plazea jantzaz eta doinuz betetan jarraitzen dau, partaide zahar-barriak lagun.

Juan Antonio Urbeltz

Juan Antonio Urbeltzen gidaritzapean, Argia jantza taldeak euskal jantza tradizinoak ikertzen, jantzak zabaltzen eta berreskuratzen zabal egin dau lan 1965etik. Horretan Marian Arregik berebiziko garrantzia izan eban musika arloa gidatuz. Egindako lan guztiak nabarmentzea nekosoa izango litzateke baina tartean aitatu behar dira, Eaurtako neska jantzea edo Axuri baltza eta Irradaka nesken jantzak, habanera generokoak, Gipuzkoako jantzetako galaienak edo iparraldeko inauterietarako sortu, berreskuratu edo zabaldutako polka, kontrajantza, jantza-luze eta enparauak. Ikerketak hainbat ikuskizunetan izan dau emoitzarik, azkena izanik Martin Zalakain (2017). Argitaratutako liburuen artean azkenak dira Morir en la hoguera el Martes de Carnaval (Pamiela, 2017) eta Juan Ignacio de Iztueta y Yo (Txertoa 2018). Haren lanak oinarria izan dira Telmo Esnal zinema zuzendariaren Dantza (2018) filman.

Juan Antonio Urbeltz eta Marian Arregi, Urrezko Dominea hartu ostean, Gipuzkoako Foru Aldundian.

Dokumentuaren akzioak