Dokumentuaren akzioak
Urbeltzek 'Axuri Beltza'-rekin euskal dantza berreskuratzen du
Ikuskizun honekin Urbeltzek belaunaldi berriei dantza tradizionala erakutsi nahi die, gutxinaka sartu diren elementuak zehaztuz.
Folklorea eta ohitura batuko dira honekin eta bertan ikusleek euren islada izatea nahi du Urbeltzek. Honek duela bi hamarkada lan berdina egin zuen bere emaztearekin, Marian Arregirekin, 14 urtez euskal geografiatik ibili eta gero.
Dantzarien lau konpainiek parte hartuko dutenez, "kolore eta dimentsio handiagoa sortuko da eta jendeak gauzak nola ziren ikusteko aukera gehiago eta errealismo gehiago izanen du", azaldu du Nafarroako koreografoak.
'Axuri Beltza' 2009an Donostin estreinatu zen bere 40. urteurrearekin bat egiten zuelako, eta geroztik Mungian, Bilbon eta Baionan aurkeztua izan da.
Dokumentuaren akzioak