Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Urbeltz, Maya eta Iruretagoyena izango dira Aiko Taldearen EHUko udako ikastaroan

Dokumentuaren akzioak

Urbeltz, Maya eta Iruretagoyena izango dira Aiko Taldearen EHUko udako ikastaroan

24tik 26ra, Bizkaia Aretoan

Aiko Taldeak dantzaren izen ospetsuak bilduko ditu Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) bere udako ikastaroan, besteak beste, Juanan Urbeltz, Jon Maya, Claude Iruretagoyena, Mercedes Prieto edota Jesus Terán.
Egilea
EP
Komunikabidea
Deia
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2016/06/06
Lotura
Deia

"Tradegin: tradiziozko dantza garaikidea egin. 2016 Tradizioan  sortzen" izeneko ikastaroa ekainaren 24tik 26ra izango da, Bizkaia  Aretoan, Bilbon.

Ikastaro gehienbat praktikoa izango da, eta oso publiko anitzari  dago zuzenduta, hala nola dantzako profesionalei edo dantza  tradizionalaren ikuspegi garaikidean interesa duen edozein  pertsonari. Matrikula EHUko Udako Ikastaroen webgunean egin daiteke  dagoeneko:https://www.uik.eus/eu/tradegin-tradiziozko-dantza-garaikide a-egin-2016
Antolakuntzak jakinarazi duenez, iaz egindako lehenengo edizioan,  "Tradegin: tradiziozko dantza garaikidea egin" udako ikastaroa  Areatzan egin zen, eta 80 pertsona baino gehiagok hartu zuten parte. 

Bizkaian egindako EHUko Udako Ikastaroen artean matrikulazio gehien  jaso zuen ikastaroa izan zen, eta 2015ean euskal unibertsitateak udan  eskaintzen duen prestakuntza eskaintza osoan partaidetza handiena  izan zuen bost ikastaroetako bat bilakatu zen.

Oraingoan, "Tradegin: tradiziozko dantza garaikidea egin. 2016  Tradizioan sortzen" ikastaroa oso publiko anitzari dago zuzenduta,  dantzako profesionaletatik dantza zale guztietara, dantza  tradizionalaren ikuspegi garaikidean interesa duen eta AIKO Taldearen  dantza eta lan egiteko filosofia gertutik ezagutu eta gozatu nahi  duen edozein pertsonatik igaroz.

Horrela, kultur eta pedagogia alorreko ekintza honetan Aiko  Taldeko hainbat kidek hartuko dute parte ekaineko azken asteburuan,  besteak beste, Patxi Laborda, Josu Garate eta Sabin Bikandi dantza  maisuak; Juan Antonio Urbeltz folklorezale eta antropologoa; Jon Maya  Kukai Dantza Konpainiaren zuzendaria eta euskal dantza garaikidearen  adierazle garrantzitsuenetakoa; eta Claude Iruretagoyena, koreografo  ospetsua eta Biarritzeko Maritzuli konpainiaren zuzendaria.

BESTE ADIERAZPENAK

Aiko Taldearn udako ikastaroak dantzaren beste adierazpen batzuei  ere begiratuko die, adibidez, dantzari afroamerikarrek New Yorkeko  Savoy Ballroom aretoan sortu zuten eta gaur egun oso modan dagoen  lindy hop izenekoari, adibidez. Jesus Terán dantzari eta irakasleak  estilo horri buruzko ikastaro magistral bat eskainiko du. Horrez  gain, valsas mandadas Portugaleko iparraldeko dantza tradizionalak  ikasteko aukera izango da Mercedes Prieto irakasle eta  dantzariarekin.

Egitarauak hainbat estilo jasoko ditu, hala nola jota, porru  dantza, mazurka, baltsa edota Biarritzeko ezpatadantza eta  sokadantza. Aurten, gainera, jarduera berezia jasoko du: Aiko Taldeko  musikariek eta dantza irakasleek Bilboko Udal Musika Bandarekin  batera eskainiko duten "BANDtzaldia" ikuskizuna, ekainaren 24an,  19.30ean Plaza Barrian. Animatzen diren pertsona guztiek parte hartu  ahalko dute eszenatoki gainean 50 musikari baino gehiagobilduko  dituen erromeria handian.

"Tradegin: tradiziozko dantza garaikidea egin. 2016 Tradizioan  sortzen", EHUren Udako Ikastaroen 35. edizioko Kultura, Musika eta  Bertsolaritza Unibertsitatean zikloaren barruan dago. Matrikularen  prezioa 40 eurokoa da, eta webgune honetan egin daiteke dagoeneko:  https://www.uik.eus/eu/tradegin-tradiziozko-dantza-garaikidea-egin-201 6  

UPV/EHU-k dantza tradizionalari buruzko udako ikastaroa antolatuko du Areatzan Aiko taldearekin batera.

UPV/EHU-k dantza tradizionalari buruzko udako ikastaroa antolatuko du Areatzan Aiko taldearekin batera. (Deia)

Dokumentuaren akzioak