Haatik Dantza konpainiak Ur bizitan dantza ikuskizuna taularatuko du Hernaniko Biteri Kultur Etxean, bihar, urriak 20, arratsaldeko 19:30etan.
Iurre Aranburuk eta Aiert Beobidek sortutako ikuskizuna, Koldo Izagirre idazleak landu duen gidoian oinarrituta dago. Pascal Gaigne, Iñaki Diéguez, Javier Perez de Azpeitia, eta Manu Gaigne arduratu dira musikaz; eta dantzara oholtzaratuko dira Irati Sorondo, Jon Arsuaga, Amaiur Luluaga, Libe Sukia, Iñigo Etxeberria, Nagore Zabala.
Ekonomia jasangarriaren aldeko alegoria bat interpretatuko dute dantzariek, “edo agian modu jasangarri batean bizitzeko aukerarik dugun hausnartzera gonbidatzen gaituen lan bat”.
Ez da ekintza huts eta anekdotiko bat, jantzi edo kontsumo beharren asetzeko produktuetan erreparatu nahi dute. Bizitza beraren oinarri eta garapenean gizaki eta natur baliabideen arteko elkar ulertze zintzo baten beharrean jarri nahi dute begia. “Ohituak gauden arren, natura gizakiaren beharretara moldatzeko joeraren ondorioak agertu nahi dira”.
Sarrerak eta gainerako informaziorako, hemen.