Dokumentuaren akzioak
Unai Balerdi eta Emeren Irurzun hirugarren, saio ederra eginda!
Euskal Herri mailako txapelketa jokatu zen asteburuan Bergaran.
Bergaran izan zen asteburuan Euskal Herri mailako Dantza Txapelketa, eta Unai Balerdi hernaniarra bertan izan zen, onena emateko intentzioarekin. Emeren Irurzun adunarra da hernaniarraren dantza bikotea, eta bien arteko ulermena agerian geratu zen taulagainean. Dantza saio ederra egin zuten, eta ondo merezitako hirugarren sariarekin itzuli ziren etxera. Biek Lezon entsaiatzen dute, eta Lourdes Esnaola dute irakasle.
Bestalde, Euskal Dantzak gustuko dituenak, hitzordu garrantzitsua du igandean Hernanin: Gazteen XXII. Bikote dantza lehiaketa. Plaza Berrin izango da, eguerdiko 12:00etan hasita (eguraldi txarrarekin, Biterin egingo da). Urtero bezala, Kriskitina Dantza Taldeak antolatu du txapelketa.
Dokumentuaren akzioak