Unai Balerdi bosgarren, etxean

Aurreko urtean bezala, Iker Belintxon eta Maider Aginaga lezotarrek irabazi zuten Gazteen Dantza Txapelketa, Plaza Berrin.

Igandean jokatu zen Gazteen Dantza Txapelketa, 22garrenez, eta aurreko urtean bezala, Lezora eraman zituzten txapela eta zapia, Iker Belintxonek eta Maider Aginagak.
Hedabidea
Urumeako Kronika
Lekua
Hernani
Mota
Albistea
Data
2016/12/08
Esteka
Urumeako Kronika

Euskal Herri osoko 12 bikoteren artean, bera­iek izan ziren dantzari finenak, Plaza Berriko taula gainean. Baina saririk ere geratu zen Herna­nin, Unai Balerdiren eskutik. Herriko partehartzaile bakarra izan zen, Emeren Irurtzun adu­narrarekin bikotea osatuta, eta bosgarren saria lortu zuen, ohorezko postuetan sartuta.
Aurrekoan Azpeitian egin bezala, bere trebetasuna erakutsi zuen Balerdik, herritarren aurrean ere.

Igandeko bikoteetako bat, taula gainean dantzan.

Igandeko bikoteetako bat, taula gainean dantzan.