Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Un vasco en Sevilla' antzezlana, Arriagan

Dokumentuaren akzioak

'Un vasco en Sevilla' antzezlana, Arriagan

Mikel del Valle buru delarik, zazpi dantzarik estilo ezberdinak interpretatuko dituzte bihar aurkeztuko den ikuskizun berri honetan

Komunikabidea
El Correo
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2016/03/15
Lotura
El Correo

Bihar arratsaldeko 20:00tan, Arriagako Gelatxoetan Mikel del Valle dantzariak zazpi pertsonek osatutako dantzari-taldea gidatuko du 'Un vasco en Sevilla' lana taula gainean aurkezteko. Lanak, dantza neoklasikoa eta garaikidea uztartzen ditu, eta baita dantza espainiarraren eragin zuzena daukaten mugimenduak ere, batez ere flamenko estilokoak.

Zuzendariak berak sortutako lan honen estreinaldia da, Elena Calleren dramaturgia duena; hau dantzari izango duelarik. Hona beste bostak: Montaña Ciborro, Marta Otazu, Aitor Matres, Vicente Ferragud eta Raquel Linares. Jantziak diseinatzeaz Lola Domínguez arduratu da eta autore desberdinen musikak janzten du ikuskizuna, besteak beste Kepa Junkerarena eta Julio d’Escrivanena.

Mikel del Valle Bilbon jaio zen. 11 urte zituela ekin zion baleta ikasteari eta urte batzuren ondoren Madrilera bidaiatu eta dantza klasikoa eta garaikidea ikasi zituen. Hiri desberdinetan bizi izan da eta konpainia zein koreografo askorekin lan egiteko aukera izan du, bere ezagutza eta abileziak biziki aberastuz.

'Un Vasco en Sevilla', hiri horretan egotearen ondorioz sortu du Mikelek. Han bakarkako lan bat prestatu zuen eta 2014an koreografiarik onena eta dantzaririk onenaren sariak jaso zituen Andaluziako eta Madrileko lehiaketa koreografikoetan. Orain, obra, zazpi dantzariek antzezteko prestatu du eta Arriaga Antzokian estreinatuko du.

'Un vasco en Sevilla' obrako dantza bat.
'Un vasco en Sevilla' obrako dantza bat. / Arriaga

Dokumentuaren akzioak