Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Umore Azokak Compagnie Daad eta Ertza taldeen lanak saritu ditu

Dokumentuaren akzioak

Umore Azokak Compagnie Daad eta Ertza taldeen lanak saritu ditu

Leioako XIV. Umore Azokak atzo eguerdian eman zion amaiera aurtengo edizioari, eta epaimahaikideek Herbehereetako Compagnie Daaden «La cuisine macabre» ikuskizunari eman zioten aurtengo ikuskizun onenaren saria, azaldu zutenaren arabera, «proposamenaren originaltasunagatik, gurdi bat ikuskizunaren bizkarrezur bilakatuta, horren inguruan interpretazioan oinarrituriko dramaturgia eta gastronomiaren inguruko istorio beldurgarria garatzen dutelako».
Komunikabidea
Gara
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2013/05/20
Lotura
Gara

Euskal talde onenaren saria, bere aldetik, Ertza konpainiak lortu du «4x4» lanarekin, epaimahaikideen hitzetan, «hiri-hizkuntzetan oinarritutako pultsu dramaturgiko, planteamendu estetiko eta soluzio teknikoagatik, eta etnia desberdineko lau dantzarik koreografiatutako arte latza egiten dutelako».

Aipamen berezia

Era berean, epaimahaikideek aipamen bereziaren saria Fet a Má konpainia katalanari eman zioten, «Swap!» lanagatik, «dantza eta zirkuaren uztarketatik eskaintzen duen fusioagatik, zaindutako oinarri teknikoaz baliatuta komunikatzeko gaitasun handia duen adierazkortasun poetikora daramalako».

Aurtengo azokak maiatzaren 16an ireki zituen ateak eta, bertan, ikusleek Euskal Herriko, Kataluniako, Ingalaterrako, Estatu espainoleko, Errumaniako, Errusiako, Estatu frantseseko, Herbehereetako, Israelgo, Italiako, Poloniako eta Turkiako artistak osatutako 53 konpainiaren 54 ikuskizun ikusteko aukera izan dute.

Dokumentuaren akzioak