Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Umore Azokak antzerkiz, dantzaz, musikaz eta zirkuz beteriko programazioa dakar

Dokumentuaren akzioak

Umore Azokak antzerkiz, dantzaz, musikaz eta zirkuz beteriko programazioa dakar

Komunikabidea
Nontzeberri
Tokia
Leioa
Mota
Albistea
Data
2023/05/18
Lotura
Nontzeberri

Umore Azokaren XXIII. edizioa gaur hasiko da, eta igandera arte luzatuko da. Egun horietan guztietan 43 konpainiaren ikuskizunak (dantza, antzerkia, zirkua, performanceak, clowna, ibiltariak, instalazioak eta musika) haizatuko dira Leioako kaleetan.

Ekimenean hogei euskal konpainia ere izango dira, eta horietatik erdiak baino gehiagok ekoizpenak estreinatuko dituzte. Adibidez, Janire Etxaberen zuzendaritzapean, Harrobi Dantza Bertikalak Geure(R)a ikuskizuna erakutsiko du gaur gauean, Juantxo Zeberioren musikarekin, Toti Martinez de Lezearen poemekin eta Paco Gramajeren proiekzio animatuekin. Dantza bertikala ere badakar La Glo Zirko Dantzaren Ensueño ikuskizunarekin.
Lekittoko Deabruak & Zozongo Leioako kaleetatik ibiliko da Mingorri ikuskizunarekin. Lan hau Lekeitio inguruan bizi den mihi gorriko eta azal beltzeko pertsonaia mitologiko eta diabolikoari egindako omenaldia da.
Beste lan ibiltari eta interesgarri bat Piszifaktoria Ideien Laborategiaren Asfaltoaren azpian, euria izenekoa da. Euskarazko antzezlan hau distopia bat da, ibilbide dramatiko bat eta espazio publikoetako bizitzari buruzko hausnarketa kolektibo bat.
Ikusiko diren beste lan batzuk honako hauek dituzue: Barre Taldeak Nao-Now-Nau aurkeztuko du; Hortzmuga Teatro taldeak Agurea, urpekaria eta itsasoa lana taularatuko du;  Rojo Telón konpainiak Transir egingo du; Trapu Zaharra beteranoek Dale Ramón / Eutsi Ramon! Plazaratuko du; Qabalum Nafarroako dantza-konpainiak La medida que nos ha de dividir obra ekarriko du; eta Iparraldeko Batcharte Dantza konpainiak Sor[tu.E]gina pieza egingo du.

Baina gaurko programazioan makina bat ikusgarri dituzue talde hauekin: Des Equilibrats (Balearrak), Capitán Maravilla, Mario Enzo (Gaztela Mantxa), Jean Philippe Kikolas (Gaztela eta Leon), Mariana Collado & Lucio A. Baglivo (Andaluzia), Wetuntum (Portugal), The Black Blues Brothers (Kenia) eta euskal konpainien lanak ere bai.

Umore Azokak ditu orduak, tokiak, eta ikusgarriak.

Dokumentuaren akzioak