Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Umore Azoka hegan dator

Dokumentuaren akzioak

Umore Azoka hegan dator

Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2016/04/28
Lotura
Nontzeberri

Aurtengo Umore Azoka maiatzaren 19tik 22ra egingo da, eta 125 emanaldi baino gehiago ekarriko ditu Bizkaiko Leioa herrira. Atzo ekimen erraldoiaren aurkezpena egin zen Bilbon.

Maiatzaren erdialdean makina bat taldek hartuko dute parte XVII. Umore Azokan. Bertaratuko diren 50 konpainien artean, ia hogei Euskal Herrikoak dira. Eta beste aldetik ere, Umore Azoka antzerki erakustaldia baino gehiago denez, Korea, AEB eta Frantziako programatzaile entzutetsuak izango dira bertan, eta 2. Akitania-Euskadi topaketa ere egingo da.

Leioako Umore Azokaren  XVII. edizioko datuak itzelak dira: 50 konpainiak hartuko dute parte eta 54 ikuskizun erakutsi eta 125 emanaldi eskainiko dituzte. Zenbakiak gustatzen bazaizkizue, hona hemen gehiago: 21 erabateko estreinaldi, 12 estatu mailako estreinaldi, 3 kaleko estreinaldi, aurre-estreinaldi bat, eta gaztelerazko estreinaldi bat; 200 artista, 200 profesional, 60 pertsonako lantaldea, 27.000 ikusle baino gehiago.

Datu horiek guztiak antzerkia, zirkua, musika, dantza, clowna, txotxongiloak, magia, performancea, multimendia, instalazioak, ikuskizun ibiltariak eta jolasak ikusteko eta eurekin gozatzeko.

Euskal Herriko 19 taldek beste hainbeste lan eskainiko dituzte. Taldeen artean daude Deabru Beltzak, Ana Capilla & Julia Fäber, Bapatean, Cía. Laura Cobo, Laglo Zirko Dantza & Compañía, Larrua, Plataforma Tirante Colectivo, Philo&Jole, Sainete, La Banda, Shuar Prest, eta Trapu Zaharrak. Gainontzeko parte hartzaileen artean 19 estatukoak dira (Andaluzia, Aragoi, Gaztela eta Leon, Katalunia, Madril eta Valentzia). Azpimarratzekoa da Kataluniaren partaidetza nabarmena, Del Revés, La Industrial Teatrera edota Mumusic circus talde ezagunak Leioan izango direlako. Nazioarteko 12 konpainia ere izango dira (Frantzia, Erresuma Batua, Brasil, Kolonbia eta Japonia) bertan.

Umore Azoka jaialdia da, festa da, eta azoka da, hots, topaleku handia. Eta bertan 200 profesional (programatzaileak, azoketako zuzendariak, aholkulariak, produktoreak, banatzaileak…) elkartuko dira eszenari arreta berezia eskaintzeko prest.

Jaialdia luzea izango da, ikusgarriz beterik, erabat gustagarria.

Umore Azoka hegan dator

Dokumentuaren akzioak