Dokumentuaren akzioak
Umore Azoka: Dantzagunean prestatutako lau lan estreinatuko dira
Lau egunez, tokiko eta nazioarteko hainbat konpainiak eta taldek Leioako kaleak animatuko dituzte. Haien artean izango dira Dantzagunean sarritan larnean aritzen diren hiru konpainia, eta azken asteotan prestatu dituzten lanak estreinatuko dituzte. Dantzaz Konpainiak, Dantzaguneko konpainia egoiliarrak, Barrock aurkeztuko du, Paolo Mohovich koreografoaren begirada bereziarekin sortutako Barroko eta rock nahasketa. Cielo Rasok, Igor Calongeren ohiko sutiltasunarekin, Bruto emango du, "gorputz-muga-abiadura hirukian oinarritutako bikotea", Beñat Urretabizkaiarekin batera. Bestalde, 2013an Umore Azokan bertan saritu zuten Ertza Konpainiak, El show del espectador ikuskizunaren erabateko estreinaldia egingo du, "ikuskizun bat beste ikuskizun baten barruan. Ikuslearen adimen barrura doan bidaia", Asier Zabaletaren eskarmentutik eta jakinduriatik sortutako lana. Azkenik, Hiriko Kolektiboak La Gloïre-les bouffeurs d’ombres estreinatuko du, La Gloïre pertsonaiaren inguruko lana.
(Ertza Konpainia)
Umore Azoka 2015
Hauek dira Umore Azokan estreinatuko diren Dantzagunean prestatutako lanak:
Barock, Dantzaz Konpainia
- Tokia: Errekalde plaza
- Data: maiatzaren 21a, osteguna
- Ordua: 23:30
- Informazio gehiago
Bruto, Cielo Raso konpainia
- Tokia: Udal plaza
- Datak: maiatzaren 22a, ostirala / maiatzaren 23a, larunbata
- Ordua: 20:00 / 21:00
- Informazio gehiago
El show del espectador, Ertza Konpainia
- Tokia: Errekalde plaza
- Data: maiatzaren 21a, osteguna / maiatzaren 22a, ostirala
- Ordua: 19:30 / 22:30
- Informazio gehiago
La Gloïre-les bouffeurs d’ombres, Hiriko Kolektiboa
- Tokia: Udaletxea
- Data: maiatzaren 21a, osteguna / maiatzaren 22a, ostirala
- Ordua: 22:00 / 17:30
- Informazio gehiago
Informazio-iturria: Umore Azoka
Dokumentuaren akzioak