Dokumentuaren akzioak
Umeen soka dantza euriaren ondorioz bertan behera gelditu zen
Euriaren ondorioz, atzo Konstituzio plazan izan behar zen umeen soka dantza ezin izan zuten aurrera eraman. Donostiako Txistulari Bandak, Arkaitz, Kresala eta Eskola euskal dantza taldeek, orain dela urte asko burutzen zen tradizio bat berreskuratu nahi izan dute. Eguraldiak, ordea, ez zuen lagundu. Haurren soka dantzaren ondoren programatua zegoen erromeria, aldiz, ez zen bertan behera gelditu eta plazako arkupetan izan zen.
Antolatzaileek azaldu zutenez, berriro saiatuko dira ekitaldi hau egiten. Data finkorik izan ez arren, ziurrenik San Sebastian eguna ondoren izango da dantzaldia.
Dokumentuaren akzioak