Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Umeen euskal jaia egingo dute zapatuan Lekeition

Dokumentuaren akzioak

Umeen euskal jaia egingo dute zapatuan Lekeition

Etorkizuna Dantza Taldeko dantzari txikienek euskal jai eguna ospatuko dute zapatuan [apirilak 13]. Eguerdian dantzaldiak egingo dituzte, eta arratsaldean erromeria.
Egilea
Garaia Pagola Urriza
Komunikabidea
Lea-Artibaiko Hitza
Tokia
Lekeitio
Mota
Albistea
Data
2024/04/11
Lotura
Lea-Artibaiko Hitza

Zapatuan [apirilak 12] euskal jaiak hartuko ditu Lekeitioko kaleak. Izan ere, Etorkizuna Dantza Taldeak umeek euskal jaia egingo du. Eguerdian hasi, eta iluntzera arte luzatuko dituzte ekintzak. 12:00etan, hain zuzen ere, Atean elkartuko dira umeak, eta Talaraino joango dira kalejiran. Talara heltzean, dantzaldia eskainiko dute. Hori gutxi ez, eta Talatik plazara abiatuko dira, eguneko bigarren dantzaldia eskaintzeko.

Eguerdiko dantzaldiekin amaitu ostean, 17:00etan elkartuko dira berriro denak, plazan. Hiru orduz Eibarko eta Elgoibarko gazteek girotuko dute arratsaldea, Mugi Panderoa erromeriako kideek, hain zuzen ere. Ezin giro hobean amaituko dute eguna Lekeitioko dantzari txikienek.

Dokumentuaren akzioak