Dokumentuaren akzioak
Umeen dantza erakustaldia Iurretako jaietan, gaur
Aurtengo jaietako nobedadeetako bat emakume dantzariek orain arte mutilek bakarrik dantzan egiten zuten emanaldietan parte hartzea izan da. Tradizio aldaketa horren lekuko, jendetza batu da asteburuan, plazan.
Gaur, 12:00etan, kantuz kantu kalejiran irtengo dira abesbatzako  kideak. Arratsaldean berriz, Maiztegi eskolako umeek erakustaldia  eskainiko dute. 18:30ean, ume eta gazteentzaako disko festa eskainiko du  Xaiber Show taldeak, Amilburu plazan. 
 
 Jaiek aurrera darraite Iurretan. Zapaturako, Umeen Egunarekin batera,  Domingero Eguna prestatu dute. Jai batzordeak "domingeroen" moduan  jantzita joan eta plazan bazkaltzeko deia egin du. Punterengo  bertsolariak batuko dira gaueko bertso saioan: Sustrai Colina, Unai  Iturriaga, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio,  Jon Maia eta Igor Elortza.  Miren Amuriza arituko da gai-jartzaile. Tortila txapelketa ere  antolatuko dute.
Domekan, XV. Nekazaritza eta Artisautza Azoka izango da Andaparapen.

Dokumentuaren akzioak
    
  
 
