Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Umeei eskainitako egunarekin hasido dira gaur herriko jaiak eta udalbatzak aurreskua egingo du arratsaldean

Dokumentuaren akzioak

Umeei eskainitako egunarekin hasido dira gaur herriko jaiak eta udalbatzak aurreskua egingo du arratsaldean

Egilea
Joseba Lezeta
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Antzuola
Mota
Albistea
Data
2005/07/14

Dena den, lehen eguneko saio nagusia arratsaldean udalbatzak Herriko Plazan egingo duen aurreskua da. Zortziak eta laurdenetan hasiko da eta Oinarin dantza taldeko kideak izango dituzte lagun. Saio berean, Oinarineko neska-mutikoak ariko dira, ikurrin dantza eskainiz.



Gauean, bestalde, Irailerako 6 musika taldeak gidatuko da dantzaldia, Nafarrez eta gipuzkoarrez osatutakoa da eta euskaraz abesten dituzte euren kantu gehienak.



Zapiak eta Anelkar



Dagoeneko salgai daude tabernetan herriko jaietako lepoko zapiak. Euro eta erdi balio dute.



Anelkar elkartasun taldeak, bestalde, beste kanpaina bat du abian. Euro bateko txartelak salduko ditu jaietan. Batutako dirua bost proiekturi aurre egiteko da, Brasilen, Senegalen, Kongon, Ekuadorren eta Uruguain.



Gaurko egitarau osoa hau da: goizeko hamarretatik ordu batera, umeentzako jolasak udaleku irekietako begiraleekin; ordu bata eta erdietan, umeen bazkaria Herriko Plazan; arratsaldeko hiruretatik bostetara, umeentzako jokoak Herriko Plazan begiraleekin; seietan, jaien hasiera iragartzeko txupinazoa eta kanpaiak; zazpietan, txosnak irekitzea; zazpi eta erdietan, salbea (Antzuolako abesbatzak Alfonso Ugarteren salbea kantatuko du; zortziak eta laurdenetan, Oinarineko umeekin ikurrin dantza, Antzuolako bandera eta ikurrina jasotzea eta udalbatzaren aurreskua, Oinarinek lagunduta; iluntzeko bederatzietatik hamarretara eta gaueko hamaika eta erdietatik ordu bi eta erdietara, Irailerako 6 taldearekin dantzaldia Herriko Plazan; gauerdian, suzko zezena.



Pilota



Aitor Mendizabalek Itziarko lau t'erdiko txapelketako finala jokatuko du bihar gaueko bederatzi eta erdietan Iturrioz nafarraren aurka.



Martitzeneko finalerdian, 22 eta 12 irabazi zion Eskuderori.

Dokumentuaren akzioak