Dokumentuaren akzioak
Umeda japoniarra bere irudiarekin dantzan Bilbon
Tokion, Japoniako hiriburuan, lan egiten du Umedak. Argazkilaritza ikasi zuen, Nihoneko (Japonia) Unibertsitatean, eta 20 urte zituenean hasi zen dantza munduan. Dantza klasikoa eta hip-hopa ikasi zituen. 2000. urtean sortu zuen S20 konpainia, eta horrekin ikuskizun minimalista eta bortitzak sortu ditu.
«Dantzaren aukerak eta mugak ikertu nahi ditut, ni bezalako dantzari batekin dantza eginez», dio Umedak. Artistaren ikuskizunak instalazio gisa ikus daitezke. Berak sortzen ditu koreografiak, irudiak zein soinuak.
Dantza. 'Duo' eta 'While going to a condition', Hiroaki Umedaren eskutik.
Non: Fundicion aretoa (Bilbo).
Noiz: Gaur eta bihar, 20:30ean.
Dokumentuaren akzioak