Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Umeak dantzan trebatzeko tailerrak

Dokumentuaren akzioak

Umeak dantzan trebatzeko tailerrak

Komunikabidea
Nontzeberri
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2022/12/23
Lotura
Nontzeberri

AIKO Taldeak sei urte arteko haur eta umeei dantza transmititzeko tresna berriak eskaintzeko bi tailer antolatu ditu: abenduaren 28an, Bilboko Campos Antzokian, eta 29an, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian.

Kulunkaz-Gure lehen urratsak dantzan izenburupean egingo dira tailer horiek “ume txikiek helduak imitatzeko duten joera” probestuz.
Beraz, “dantzazaletasunaren transmisio egokia lortzeko, behar-beharrezkoa da helduei 6 urte arteko haurrak dantzan trebatzeko moduko tresnak eskaintzea. Gogoan izan behar da musikaren estimuluak eragindako erantzun automatikoak era askotako jolas eta ariketen bitartez eta, denboran atzera eginez gero, are amaren sabel barruko sentsazioen bitartez garatzen direla.
Ondorioz, komenigarria da, dantzazaletasuna igorri nahi duten gurasoek, senideek eta gainerako helduek haurrengan automatismo horiek garatuko dituzten ezagutza eta ohitura berriak hartzea. Horretarako, arras lagungarriak dira jolasak eta izaera ludikoko beste entretenimendu batzuk, dantza-jarduera esperientzia plazergarritzat zabaltzeko tresnarik egokienak baitira.”

Dantza familian gozatzera zuzendutako tailer hauek bi adin-taldetan banatuko dira, lehena 3 eta 6 urte bitartekoentzat, eta bigarrena 0 eta 2 urte bitarteko haurrekin dantzan egiten ikasi nahi duten helduentzat batez ere.

Dokumentuaren akzioak