Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ullateren 'Coppélia' izango da gaurtik aurrera Arriagan

Dokumentuaren akzioak

Ullateren 'Coppélia' izango da gaurtik aurrera Arriagan

'Coppelia' balleta, roboten lantegian

Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2007/12/20

Victor Ullate Espainiako dantzariak zuzentzen duen ballet konpainiak Coppelia klasikoaren bertsio futurista emango du gaur, bihar eta etzi 20:00etan Bilboko Arriaga antzokian. E.T.A. Hoffman idazlearen Hareetako Gizona ipuinean oinarrituta sortu zuen Coppelia koreografia Arthus Saint-Leonek, Leo Delibesen musikarekin, 1870. urtean. Orduko libretoa baztertu eta lanaren bertsioa egin dute Ullateren dantzariek. Robot lantegi batean girotu dute istorioa. Jatorrizko musika gorde arren, eszenografia eta jantziak sortzeko, Blade Runner filmean oinarritu dira.

Dokumentuaren akzioak