Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ugaitz alegria, ‘txapela buruan, eta dantza munduan’ ikuskizun berriagaz

Dokumentuaren akzioak

Ugaitz alegria, ‘txapela buruan, eta dantza munduan’ ikuskizun berriagaz

Eidabe taldeak joan den domekan [ekainak 4] Gasteizen ospatu zen Euskal Eskola Publikoaren Jaian estreinatu zuen Txapela buruan, eta dantzan munduan ikuskizuna, Ugaitz Alegria aktore ondarrutarra tartean dela. Alegriak, gainera, aktore lanak egiteaz gain, zuzendaria eta koreografien arduraduna ere bada.
Egilea
Asier
Komunikabidea
Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Mota
Albistea
Data
2017/06/06
Lotura
Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza

Azaldu dutenez, ikuskizunak parrandarako gogoa zabaldu, jolaserako irudimena areagotu eta dantzatzeko grina sortzen du. “Ikuskizunak herri bakoitzeko haur, gazte eta helduak dantza jartzea du helburu”. Horretarako, emanaldiak herrialde eta estilo ezberdinetako dantzak eskaintzen ditu. “Euskaldunok dantzan ez dakigula esaten duen horri kontrakoa erakusteko da”.

Gasteizen estreinatu eta gero, Donostian (ekainak 17 eta uztailak 2), Sopelan (uztailak 1), Iruñean (uztailak 12), Alegian (uztailak 14), Bastidan (uztailak 15) eta Mendaron (uztailak 24) ikusi ahalko da, besteak beste, Txapela buruan, eta dantzan munduan ikuskizuna.

FITXA:

  • Zuzendaria eta koreografiak: Ugaitz Alegria
  • Aktoreak: Ugaitz Alegria, Jon Zubiaga, Olatz Pagaldai, Maite Fombellida, Gaizka Chamizo eta Nagore Gonzalez.
  • Trikitixa eta txalaparta: Asier Ercilla
  • Jantziak: Estudio 14
  • Atrezzoa: Asierito
  • Ekoizpena: Eidabe
  • Iraupena: ordubete
  • Informazio gehiagorako: Eidabe


Alegria, ezkerretik bigarrena. Argazkia: Eidabe.

Dokumentuaren akzioak