Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ufaka Zanpaka ikusgarri musikala ibiakoitz huntan Maulen eta Nomadak TX Garazin

Dokumentuaren akzioak

Ufaka Zanpaka ikusgarri musikala ibiakoitz huntan Maulen eta Nomadak TX Garazin

Komunikabidea
Kazeta.info
Mota
Albistea
Data
2009/03/06

Perkuzio, gaita, bidoin, dantza afrikar tradizionala edota berrituarekin, 25 dantzari eta musikari igoko dira taularen gainera. Ufaka Zanpaka taldeak pertsonai fantastikoekin osatu Ihauterien mundura murgilduko du bere ikuslegoa.

Beñat Amorena zuzendari artistikoak oren bat eta erdiko ikusgarria prestatu du, Cie Herri Soinulariekin eta Jose Cazaubon dantzarien gidatzailearekin. Euskal datza eta musika munduko beste herrialde batzuen erritmoarekin nahasiko delarik, ikusgarri liluragarria hitz ematen dute.

Nomadak Tx Zuzenean Donibane Garazira datoz

Korrika Kulturala kari, Nomadak Tx Zuzenean musika taldeak kontzertua eskainiko du ibiakoitz honetan Donibane Garaziko zinegelan, arratseko 9etan. Aitzin, arratsaldeko 7etan korrika jantzi desfilea ibiliko da garaziko karriketan.

Irulegiko Irratia, Garazikus, AEK Garazi eta Baigorriko Gau Eskolak Nomadak Tx Zuzenean musika taldea gomitatu dute korrika kulturalaren karietara. Oreka TX-ko txalapartari ezagunak mundu zabaleko musikarekin nahasketa eskaintzen dute.

Dokumentuaren akzioak