Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Udazken dantza jaialdia Irurtzunen

Dokumentuaren akzioak

Udazken dantza jaialdia Irurtzunen

Komunikabidea
Guaixe
Tokia
Irurtzun
Mota
Albistea
Data
2021/11/17
Lotura
Guaixe
2019an 30. urteurrena ospatu zuen Orritz dantza taldeak. ARTXIBOA

Leitzako Aurrera dantza taldeak eta Irurtzungo Orritz dantza taldeak Udazkeneko jaialdia eginen dute larunbatean, Irurtzungo frontoian. 

Irurtzungo Udazkeneko jaialdia buelta da. Azaroaren 20an, larunbatean, 18:00etan, izanen da, herriko frontoian. Urtero Orritz dantza taldeak kanpoko dantza talde batekin senidetzea egitne du, eta Irurtzungo jaialdia parte hartzera gonbidatzen du. Aurten Leitzako Aurrera dantza taldeak parte hartuko du dantza jaialdian Orritz dantza taldearekin batera. 

Pandemiagatik 2020ko Udazkeneko jaialdia berezia izan zen, eta Dantza oinarria da dokumentalaren emanaldia egin zuten. 2019. urtean Irurtzungo taldeak 30 urte bete zituen, eta filma sortu zuten. 

Dokumentuaren akzioak