Dokumentuaren akzioak
Udala: “Torrekua eraikinean ostatu bat ezartzea proposamen bat baino ez da”
Bestetik, Euskal Jantzien Museoa Errenteria-Oreretan egotea dela udalaren nahia esan du, eta horretarako bi kokapen proposatu ditu: San Marko gotorlekua, eta Kapitan-Enea: “Lehenak baldintza bikainak eskaintzen ditu jaso dezakeen bisitari kopurua dela eta. Bigarrena erdialdean dago kokatua, eta San Markori ikusi ahal zaizkion irisgarritasun arazoei irtenbidea litzateke”.
Ostatua Torrekuan egitea proposatu du udalak “erdialdean ez dagoelako ezaugarri horiek bete ditzakeen beste eraikin edo kokalekurik. Beraz, Euskal Jantzien Museoa egiteak ostatuaren ideia baztertu beharra dakar”. Hori horrela ateraz gero, Errenteria bi proiektuekin geratuko litzatekeela nabarmendu du.
Dokumentuaren akzioak