Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Udal Txistularien Banda eta Gaztedi Dantzari Taldea, gaur, Bilbon

Dokumentuaren akzioak

Udal Txistularien Banda eta Gaztedi Dantzari Taldea, gaur, Bilbon

Emanaldia 20:00etan hasiko da Euskalduna jauregian
Komunikabidea
El Correo
Mota
Albistea
Data
2017/01/25
Lotura
El Correo

Bilboko Udal Txistularien Bandak 2017. urteko bigarren kontzertua eskainiko du gaur eta ikuskizun berezia izango da, Gaztedi Dantzari Taldearekin batera arituko baita. Emanaldia 20:00etan hasiko da eta Bilboko Euskalduna jauregian izango da, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.

Saioan zati desberdinak egongo dira, eta aurten 66 urte betetzen dituen Santutxu auzo bilbotarreko Gaztedi Dantzari Taldeak 'Hiriko aurreskua', 'Eguzki dantza (andrazkoen aurreskua)', 'Xemeingo dantza' eta 'El Caserio' zarzuelako preludioa dantzatuko ditu, Bilboko Udal Txistularien Bandak lagunduta.

Halber, txistularien banda bilbotarrak «txistua protagonista duen euskal musikarik onena» interpretatuko du, besteak beste, 'Osio-bideko polka', Intxaustiren 'Kontrapasa' 'Pello Joxepe' rapsodia, 'Errondo' edo 'Biren zatia'.

Bilboko Udal Txistularien Bandaren hurrengo kontzertua otsailaren 8an izango da, Uztaritzeko Txistulari Bandarekin batera. Uztaritzeko taldea tradizioari lotua dago eta bi txistuk, silbote batek eta atabal batek osatzen dute. Gainera, bere musika aberasteko asmoz, musika tresna batzuk gehitu ditu, besteak beste, bibolina, euphonium eta atabal handia.

Dokumentuaren akzioak