Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Udaberriko dantzari txikiak eta Musika Eskolako ikasleak elkarrekin arituko dira

Dokumentuaren akzioak

Udaberriko dantzari txikiak eta Musika Eskolako ikasleak elkarrekin arituko dira

Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Tolosa
Mota
Albistea
Data
2009/05/13

Maiatzaren 17an, igade honetan hain zuzen ere, Udaberri Dantzari Taldeko Ikastaroetako haurrek emanaldi berezia eskainiko dute Tolosako Leidor aretoan, Tolosan ospatuko den Musikaren Astearen barruan. Bertan, Tolosako Musika Eskolako ikasleekin batera arituko dira.

Bertan, Udaberriko haurrek Musika Eskolako ikasleek zuzenean joko dituzten doinu berriekin dantzatuko dituzte bereziki egun horretarako prestatu diren dantzak. Orainarte ez da sekula horrelakorik egin eta ilusio handiz prestatzen dabiltza emanaldia guztien artean.
Udaberriko bozeramaileen esanetan, lana ez batere erraza, izan ere, emanaldia burutuko dutenak adinez oso gazteak dira eta gainera, taldeen entsegu-egunak desberdinak izanik, guztiek batera entsaiatzea zaila egiten da. Hala ere, diote, ilusio handiz hartu dute haurrek emanaldia eta lan gogorra egiten ari dira.
Emanaldia eguerdiko 12etan Leidor aretoan izango da. Sarrera doainik izango da, baina sartu ahal izateko, gonbidapenak eskuratu beharko dira egunean bertan Leidor Aretoko sarreran emanaldia hasi aurretik.
Hueskan eta Gasteizen
Hueskako Gurrea de Gallego herrian egin dute aktuazioa Udaberrikoek. Bertan, eta 6. aldiz, festibal folkloriko bat antolatu zuten. Herriaren edadura kontuan izanda, izugarrizko festibala antolatu zuten, erabat ongi antolatua.
Udaberri Dantzari Taldearekin batera, beste herri batzuetako 4 talde aritu ziren dantzan: Gurrea de Gallegokoak, Lleida, Zuera eta Iscar. Goizean, herrian zehar ibili ziern kalejiran eta arratsaldean emanaldia egin zuten herriko polikiroldegian. Azkenik, Gurrea de Gallegoko dantzariak Tolosan izango dira. Uztailaren 4an etorriko dira.
Eta joan zen astean Udaberriko dantza taldeko haurrak Gasteizera joan ziren bertan ospatu zen Dantzari Txiki egunean parte hartzera. Datorren hilabeteetan Anoetan, Ibarran eta Hendaian antolatu diren Dantzari Txikietan ere parte hartuko dutela jakinarazten dute tolosarrek.
Honez gain,, Udaberri Dantzari Taldekoek (helduek) emanaldia izan zuten Portugaleten. Bertan Dantza Topaketa antolatu dute eta dantza talde bakoitzak, bere herriko dantzak dantzatu behar zituen. Ez da lehen aldia Udaberrikoak topaketa hontara joaten direna.
Azken aldian Berastegiko dantzak dantzatu zituzten eta oraingoan, «Bedaioko ingurutxoa» dantzatu zuten. Aipatu beharra dago dantza hau Tolosan bakarrik dantzatzen dela. Izugarrizko indarra du dantza honek.
Udaberriko dantzari txikiak eta Musika Eskolako ikasleak elkarrekin arituko dira
 
 

Dokumentuaren akzioak