Dokumentuaren akzioak
Udaberriko dantza eta antzerkia
Apirila eta ekaina bitarteko arte eszenikoen egitaraua aurkeztu du Donostia Kulturak
Dantzaz konpainiak, urtero bezala, ikuskizun berria estreinatuko du Victoria Eugenia Antzokian. Ekialdeko tribu musikatik abiatutako lana izango da. Maiatzean, Dantzaren Nazioarteko Egunaren harira, gala antolatuko du Gipuzkoako Profesionalen Dantza Elkarteak. Klub aretoan, Jon Maya dantzariaren Kukai taldeak ‘Karrikan’ lana aurkeztuko du. Haurrek Marisa Amor interprete eta sortzailearen ‘Paisajes’ ikuskizunarekin gozatu ahal izango dute.
Antzerkian, Txalo taldeak estreinatuko du udaberriko egitaraua. ‘Crimen perfecto’ obraren bertsioa eskainiko du Espainiako zenbait aktore ezagunekin: Jorge Sanz, Elena Furiase edota Pablo Puyol, besteren artean.
Beste bi klasiko izango dira ikusgai. Sevillako Atalaya konpainiak Shakespeareren ‘Ricardo III’ aurkeztuko du, eta La Zonak, Moliereren ‘Tartufo’.
Donostiako Sasibill Lirika Elkarteak ‘Marina’ obra taularatuko du.
Aurten, Kursaal Auditorioan izango dira. Musikal bat ere izango da
programazioan, ’40 El Musical’. Teatro Estudiok Bertolt Brechten obra interpretatuko du, eta Pomen eta Marsel magoek magia ekarriko dute.
Dokumentuaren akzioak