Dokumentuaren akzioak
Udaberria hurbilago dela oharraraziz, Libertimendua Donapaleun eta Garazin eginen da
Goizeko 9:30etan karrika-kurrida abiatuko da, Donapaleuko "lau hegaletan" dantza eta joko batzuk emanez. 11:00etan, abere merkatu plaza berrituan bilduko da jende guztia eta han ospatuko da aurtengo dantzarien eta zirtzilen arteko azken lehia. Ondoren, mutxikoak dantzatzeko aukera eskainiko dute. Ramuntxo Kristi eta Xumai Murua bertsolariak ere Donapaleun izanen dira.
13:00etan, bazkaria Airetik gelan eginen da, eta aurten, antolatzaileek indar berezi bat egin dute arratsalde guzian animazioek jarrai dezaten, kantu, bertsu eta dantzekin.
Bazkarirako, 05 59 65 62 34 edo 06 81 51 96 83 zenbakietara deituz eman daiteke izena.
Garazin ere
Ohituraz, Garaziko ihauteriak bi denboratan ospatzen dira: lehenik Santibate, zirtzilen besta, orroitarazteko negua beti hor zela. Ondotik Libertimendua, bolanten besta, primaderaren hastapena markatzeko. Duela zonbait urte Donibane Garaziko Garaztarrak dantza taldeak ohitura xahar horier segipen bat emaiteko xedearekin lan egiten du. Libetimendua martxoaren 2an ospatuko dute Baxe Nafarroko hiriburuan.
Lehengo garaietan, zirtzilak etxez etxe pasatzen ziren xerriki eske. Gaur egun besta horren ospatzen segitzen dute Donibane Garazin, dantzan, kantuz, Santibateko bertso zaharren plazaratzen eta xerriki eske ibiliz karrikaz karrika.
Patxi Iriart eta Battit Crouspeyre bertsolariek Libertimendua alaituko dute.
Donapaleuko Libertimendua otsailaren 23an eginen da.
Dokumentuaren akzioak