Dokumentuaren akzioak
Udaberria dantzan, Donibane Lohizuneko karriketan
Aurten hauek izan dira
Donibanera gonbidaturik etorri diren dantza taldeak: Barakaldoko
Laguntasuna, Larra�eko Errege Txopita, Iru�eko Muthiko Alaiak, Garaziko
Garaztarrak, Izaba Dantza Taldea, Irungo Kemen eta Irungo Ibarla Dantza
Taldea. Talde hauek Donibane Lohizuneko Begiraleak elkarteko
dantzariekin batera karrikaz karrika eta bazterrez bazter ibili ziren
igandea alaituz eta aberastuz.
Larunbatean bota zuen ekaitz handiak euri zaparradak ekarri zituen
igandeko goizean, eta besta eder hau galtzeko arriskuan izan zen.
Eguerdian mutxikoak ziren herriko plazan, eta ordurako Donibane gaineko
zerua ateria zen. Jende ainitz lotu zen mutxikoak dantzatzeari, eta
ondoren, dantzari guztiek eta nahi izan zuten gainerakoek Urdazuri
auzoko kiroldegian bazkaldu zuten. Arratsaldeko 3,30etan karrikaz
karrikako ibilaldiari hasiera eman zioten, eta erran beharra dago
ordurako iduzkia zen nagusi Donibanen. Dantzariek saio ederrak burutu
zituzten karriketan hasieran, eta 4,30etatik aintzina herriko plazan.
Izabakoen jantzi ezin ederragoek donibandarren eta bertara hurbildutako
guztien miresmena bereganatu zuten, bizkaitarren dantza alaiek ikusleen
bihotza irabazi, zuberotarren jauziek denok liluratu, gipuzkoarren
solemnitateak bertan zirenen gogoa hunkitu, baxenafarren dantza eta
soinu airoxek ikusle-entzuleak alegeratu, Begiraleak elkarteko
neska-mutilen dantzak barne-barnean sentitu�
Dantza saioa iluntzeko 7ak aldera bururatu zen Ibarlako dantzariekin.
Hauek plazatik soka-dantzan irtetean musikariek Mikel Laboak Euskal
Herriko zazpi haizetara zabaldutako Txoriak txori
izeneko kantua jo zuten eta plazan bilduta ziren guztiek kantuz lagundu
zuten poztasun handiz. Hauxe izan zen, xihur aski, egunak eskaini zuen
momenturik hunkigarriena. Ondoren, erromeria koloretsu eta alegera bati
ekin zioten, eta bertan taldeetako dantzariak eta ikusleak nahasi ziren
ohiko fandango eta arin-arinetan, mutxikoetan, zortzikoetan eta
horrelakoetan izugarrizko giro ona erdietsiz. Erromeria bukatu zelarik
euritik iduzkira igarotako igandea ere airoxki bukatua zen.
Lerro hauetatik Begiraleak elkartea eta bertara hurbildutako dantzari
guzi-guziak zoriondu nahi ditugu Donibane Lohizuneri eman zioten besta
ezin ederragoagatik. Urte luzez errepika dadin denon bozkariorako.
Dokumentuaren akzioak