Dokumentuaren akzioak
Udaberri taldeak emanaldi berezia eskainiko du 50. urteurrena ospatzeko
Euskal herriko zazpi herrialdeetako dantzak ikus ahal izango dira gaur Tolosako Leidorren
Ikuskizunean Euskal Herriko zazpi herrialdeetako dantzak ikusi ahal izango dira. Arabako ziekoa , Nafarroako Otsagiko dantzak, Zuberoako maskaradak, Bizkaiko dantzari dantza eta Gipuzkoako zein Lapurdiko hainbat dantza ezberdin ikusi ahal izango dira, besteak beste.
Urte asko dira horrelako emanaldi bat ikusi ez dela. Horretarako, azkeneko belaunaldiko dantzariez gain aurreko generazioko dan-tzari batzuen laguntza izango dute. "Emanaldi hau Udaberri berriaren hasiera puntua izango da, azken urteotako arazoak gaindituta berriz ere beste 50 urte dantzatzeko prest baikaude", diote taldeko kideek. Emanaldi bukaeran oroigarriak banatuko dira taldearen historian garrantzitsuak izan diren lagun-tzaileei. Urteurreneko DVDak salgai izango dira 12 euroren truke.Dokumentuaren akzioak