Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Udaberri taldeak Dantza Topaketa antolatu du larunbaterako Tolosan

Dokumentuaren akzioak

Udaberri taldeak Dantza Topaketa antolatu du larunbaterako Tolosan

Ikasturte amaiera emanaldia eskainiko dute ikasleek

Egilea
Marta San Sebastian
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Tolosa
Mota
Albistea
Data
2009/06/11

Ekaina iritsi da eta, beraz, Udaberri Dantzari Taldeak eskain-tzen dituen haur ikastaroen amaiera ere heldu da. Haur eta gaztetxoek ikasturtean zehar ikasi dutena jendaurrean erakutsi ahal izateko larunbatean Tolosako Dantza Topaketa egingo dute Alde Zaharreko kaleetan barrena.

Festa handi honetara Tolosaldeko hainbat haur dantza talde ere gonbidatu dituzte Udaberrikoek, izan ere, haien herrietan Dantzari Txiki Eguna ospatzen dutenean gonbidatuak izan ohi dira urtero. Tolosaldeko Dantza Topaketa honetara Alegia, Villabona, Hernialde, Ibarra, Irura, Lizartza eta Zegamako 250 haur gonbidatu dituzte.

goiz osoan jaia Larunbaterako egitarau zabala antolatu dute, dan-tza giroan murgilduz. 10.00etan plaza Berrian elkartuko dira talde guztiak eta ondoren, 10.30ean, Alde Zaharrean barrena kalejiran abiatuko dira guztiak. Horren ostean, 12.30ean, berriz ere plaza Berrian elkartuko dira eta bertan talde guztiek batera dantzatuko dute. Gainera, Abastos plazan eta Tolosako Alde Zaharra elkartearen lagun-tzarekin, hamaiketakoa banatuko diete dantzari guztiei.

Bide batez, datorren urtean Udaberriko ikastaroetan izena emateko epea laster irekiko dutela ere jakinarazi dute. Honen guztiaren berri izateko Tolosako ikastetxeetan informazioa banatuko dute, baina bereziki interesatuta egonez gero, www.udaberri.com web orria bisitatu edo 680 682560 telefonora deitu beharko da.

Gainera, Udaberri Dantzari Taldeko kideek esker berezi bat eman nahi diete "ikasturte guztian zehar hainbeste lagundu diguten guraso eta lagun guztiei".

Azkenik, taldeak urtero legez San Joan bezperan Santa Maria plazan suaren inguruan eskaintzen duen ekitaldira gonbidatzeaz gain, uztailaren 4an Huescako Gurrea de Gallego herriko dantzarien emanaldi berezira eskainiko dutela ere adierazi dute. Urte oparoa, beraz, Udaberrikoena.

Iazko Dantzari Txiki Eguneko irudia.argazkia: udaberri

Dokumentuaren akzioak