Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Udaberri Portugalera bidean

Dokumentuaren akzioak

Udaberri Portugalera bidean

Hamar eguneko bidaiari ekingo dio Tolosako dantza taldeak erronka berriei helduz aurre egin dion ikasturte berezi eta gogor baten ondoren

Azken urteotan egin ohi duten moduan, aurten ere maletak hartu eta euskal dantzak atzerrian erakusteko helburuz bidaia egingo dute. Aurten Portugal aldera joko dute eta ikasturte gogor baten ondoren, merezitako ordaina ere jasoko dute.
Egilea
Marta San Sebastián
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Mota
Albistea
Data
2014/07/20
Lotura
Noticias de Gipuzkoa

“Gogorra izan dela diogu urteroko lanari ideia, gogo eta proiektu berri asko gehitu dizkiogulako. Lan eskerga horrek, ordea, poza besterik ez digu ekarri jardunaren fruituak jasotzean”, adierazi dute Tolosako Udaberri dantza taldeko kideek.

Iazko uda Hungaria aldeko lurretan igaro zuten; non aisiaz eta norberaren gozamenaz gain, talde moduan hazteko, motibatzeko eta giroa sendotzeko ere esperientzia baliagarria izan zen.

Horrela, beraz, aurtengo udan ere beste bidaia luze bat egiteko aukera sortu zaie, Portugal aldera. Hamar eguneko txangoa izango da eta datorren ostegunean irtengo dira Tolosatik eta itzulera, berriz, abuztuaren 3rako egingo dute. Tarte horretan hiru emanaldi eskainiko dituzte eta, iazko moduan, Euskal Herriko txoko guztietako doinu eta dantzak erakutsiko dizkiete portugaldarrei.

Entseguetako fruituak oholtzara eramatearekin batera, Gondomar, Oporto, Lisboa, Cascais, Sintra, Algarve nahiz Punta Umbria bisita-tzeko tartea ere hartuko dute dan-tzari tolosarrek. “Ikasturtea biribildu eta datorrenari indar biziz heltzeko ezin hobeto etorriko zaigun bidaia izango da, Izaskun auzoko jaietan eskainiko dugun hurrengo emanaldiari begira”, azaldu dute.

ikastaroak gora Pozik egoteko moduan dago, gainera, Udaberri taldea. Haur eta gaztetxoen ikastaroak dira taldearen sostengu nagusienetakoa, ikasleek bermatuko baitute Udaberriren sokaren jarraipena, eta azken urteotan asko sendotu da harrobia. Izan ere, 150 izen-ematetik gora jaso dituztenez, zerrendak ixteko erabakia hartu behar izan dute. Tamalez itxaron zerrenda bat ere sortu dute eta bajaren bat balego, taldeak zerrenda horretatik osatzeko.

Modu honetan, eskerrak eman dizkiete “Udaberriren proiektuarengan konfiantza osoa jarri duten guraso, osaba-izeba, aitona-amona, anai-arreba, lagun nahiz gaztetxo guztiei”. Poztekoa da harrera bere hori jasotzea eta jakinarazi dutenez, datozen egunotan emango dute ikastaroetako talde eta ordutegien berri, www.udaberri.com atarian.

Udaberri taldeak aste honetan egindako entsegua.

Udaberri taldeak aste honetan egindako entsegua.

Dokumentuaren akzioak