Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Udaberri taldearen argitalpena aurkeztuko dute bihar Gorrotxategin

Dokumentuaren akzioak

Udaberri taldearen argitalpena aurkeztuko dute bihar Gorrotxategin

'Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza'k eta 'Noticias de Gipuzkoa 'k osatu dute lana

Egilea
M.S.S.
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Tolosa
Mota
Albistea
Data
2007/06/21

Aurreko larunbatean taldeko belaunaldi guztiak dantzan jarri zituen kalejira eder eta ikusgarriaren ondoren, eta 50. urteurreneko ekitaldiekin jarraituz, aldizkari formatua duen argitalpena kaleratuko dute.

Lan hau Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitzaren eta NOTICIAS DE GIPUZKOA egunkariaren lagun-tzari esker eta herriko hainbat erakundek eskaini duten babesari esker kaleratu da.

48 orrialde izango ditu argitalpenak eta Udaberrirekin erlazionatutako hainbat gai jorratzen dira. Hala, taldearen historiari errepaso bat ematen zaio eta sortzaileei eta belaunaldi ezberdinetako ordezkariei egindako elkarrizketak jasotzen dira. Honez gain, zenbait herritar ezaguni egindako inkestak ere irakurri ahal izango dira, esate baterako, Edurne Ormazabal kazetariari, Abraham Olano txirrindulari ohiari, Kike Amonarriz telebista aurkezleari, Ainhoa Arteta sopranoari edota Iñaki Letamendia txistulariari.

Bestalde, adituek taldeari buruz idatzitako iritzi artikuluak ere jasotzen dira. Argitalpenean Udaberri taldeak San Juan festetan dantzatzen duen Bordon dantza eta honen etorkizunari buruzko hainbat artikulu ere irakur daitezke. Modu berean, bertso bat , komikia eta bestelako bitxikeriak ere bildu dira.

Argazkiek ere tarte berezia izango dute urteetan jasotako taldeko argazkiak eskuratu dituzte, 50 iruditik gora. Taldean izan diren partaide guztien zerrendak ere jaso dituzte eta urteurreneko ekitaldien egitaraua aurreratzen da argitalpenean.

Lan hau asteburuan zehar doan banatuko dute Hitza eta NOTICIAS DE GIPUZKOA egunkariekin batera eta igandean, San Joan egunean, goizeko prozesioan.

Dokumentuaren akzioak