Dokumentuaren akzioak
Udaberri eta Argentinako dantzarien emanaldi berezia bihar eguerdian
Necochea Euskal Etxeko taldea denez, Argentinako folklorea eta euskal folklorea eskainiko dituzte plaza Zaharreko taula gainean, eta beren emanaldiak saioko zatirik nabarmenena hartuko duen arren, Udaberriko kideak ere astinduko dituzte oinak.
Biharko saioa, beraz, 12.00etan hasiko da. Honakoak izango dira Necocheako dantzariek eskainiko dituzten dantzak: Aurreskua, Chacarera (Argentinako dantza), Zamba (Argentinako dantza),Zuberotar maskarada, Makil-Dantza, Ezpata-Dantza, San Migel, Musikaren tartea, Arku-Dantza eta Fandangoa eta Arin Arina.
«Udaberriko dantzariok, berriz, Arratiako, Bizkaia, Jota eta Porrue, Kaxarranka eta Lapurdiko Inauterietako dantzak eskainiko ditugu» adierazi digute. Emanaldia amaitu eta gero, bazkaria egingo dute guztiok batera. Azkenik, aipatzekoa da, Necocheakoek, datozen egunetan, Donostiako Gros auzoan, Pasaian, Bergaran, Soraluzen eta Lemoan eskainiko dituztela emanaldiak.
Dokumentuaren akzioak