Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Udaberri dantza taldeak bere sorreraren 50. urtemuga (2007) hasi nahi du prestatzen

Dokumentuaren akzioak

Udaberri dantza taldeak bere sorreraren 50. urtemuga (2007) hasi nahi du prestatzen

Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Tolosa
Mota
Albistea
Data
2005/05/05

«Irriz eta malkoz, izerdiz eta nekez, ahalbait giro onenean, beti ere. Zalantzarik gabe, guk dakigun moduan gure kultura babestuz, dantza eginez, alegia», diote Udaberri dantzari taldeko juntakoek.



Ospatzeko ordua heldu zaio, beraz, Udaberriari. Iazko eta aurtengo erromeriak girotze eta hurbiltze ekitaldiak izan dira. 2007an egin nahi diren ekitaldien antolakuntzarako batzorde bat eratu nahi da, berehala lanean hasteko asmoarekin. Batzorde irekia izango da eta hurbildu nahi duen guztiak besozabalik jasoko du ongietorria.



Horregatik dei hau luzatu nahi dute Udaberrikoek, egingo den lehen bilera horretara jendea ager daitezen. «Ideiaz beterik hobe. Eta zuek, zuen konpromezuz, zuen inguruan ere bileretan partehartzeko gonbite hau luza dezazuen, guztion artean urtemuga ospa dezagun», diote juntakoek.



Bilera Udaberriren lokaletan egingo da (igerilekuaren ondoan), maiatzaren 9ean, astelehenean, arratsaldeko 8:30ean.

Dokumentuaren akzioak