Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Udaberri Dantza Taldea Valladolidera abiatuko da ostiralean

Dokumentuaren akzioak

Udaberri Dantza Taldea Valladolidera abiatuko da ostiralean

Tolosako dantzariak Viana de Cegako jaialdian parte hartzeko gonbidapena jaso dute.

Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Tolosa
Mota
Albistea
Data
2010/07/28

Viana de Cega herria Valladolidetik hamabost kilometrora dago eta bertako dantza taldea gaur egun 16 dantzariz osatua dago, nahiz eta Udaberrikoei esan dietenez, 80 pertsonako talde zabala izatera iritsi izan diren.

Bertako taldekideek aditzera eman dutenez, urteak dira jaialdi honetara euskal dantza taldeak gonbidatzen dituztela, beraien esanetan euskal tradizioa "deigarria" egiten baitzaie eta nahiz eta geografikoki beraiengandik oso urruti ez egon, "oso desberdina omen da beraien kulturarekin alderatuz", azaldu dute Udaberri taldeko kideek.

Tolosar dantzariak bertan izango diren egunetan herriko kiroldegian emango diete ostatu eta otorduak herriko kultur etxean egiteko aukera izango dute. Gainera, inguruko herriak ere ezagutzeko parada izango dute.

Guzti hau prestatzeko, Udaberri Dantza Taldeko kideak jo eta su entseatzen ari dira uztaila guztian zehar, "nahiz eta horretarako dituzten instalazioak egokienak ez izan", aditzera eman dutenez, baina espero dute Viana de Cega herrian euskal kulturaren onena erakutsiko dutela.

Sarean atari berria Bestalde, Udaberri Dantzari Taldeak web orri berria estreinatu duela gogorarazi du. Hala, www.udaberri.com atarian dantza taldearen historia, irudiak, ikastaroen inguruko informazioa, emanaldien agenda eta askotariko informazioa aurkitu ahal izango du sarera gerturatzen denak.

Dokumentuaren akzioak