Dokumentuaren akzioak
Udaberri dantza taldea Belgikako Volsskunstweek jaialdian dago
Europar dantza ugari ikus ahal izango da Euskal Herriko dantza tradizionalak eskainiko dituzte festibal honetan
Udaberrikoek euskal kulturaren erakusgarri den dantza
tradi-zionalak eskainiko dituzte Sint Niklaas inguruan, hauetaz goza
dezaten. Festibala bihar hasten da eta datorren ostirala bitartean
iraungo du. Bertan egunean bat edo bi emanaldi eskainiko dituzte, Dantzari dantza, Xuberoako maskarada, Gipuzkoako dantzak... izango dira tolosarrek dantzatuko dituzten dantza batzuk.
Sendotzen
Azken urte hauetan taldeak izan duen sendotzeari esker,
posible izango da bidaia hau, taldeko bozeramaileek diotenez. Azken
urteotan, Kataluniara egin dituzte bidaiak nagusiki eta taldekide
gehienak nazioartera dantzatzera egingo duten lehen bidaia da,
Udaberriren azken nazioarteko bidaia 2001. urtean Portugalera eginikoa
baita. Jadanik 50 urte dituen talde honek aurrera egiteko pauso sendoak
ari da erakusten.
Udaberri dantza taldea 1957.urtean sortu zen, beraz,
pasa den 2007. urtea oso berezia izan zen taldearentzat, 50.
urteurrenarena alegia. Urrezko ezteiak ospatzeko hainbat eta hainbat
ekitaldi burutu ziren urtean zehar. Azpimarra-tzekoak, argazki
erakusketa, dan-tzari txiki eguna eta erromeria, belaunaldien eguna,
Gualbara bidaia, bertso afaria, emanaldi berezia Beotibar pilotalekuan,
lokal berriarren inaugurazioa... Abenduaren 28an iritsi zen
urteurreneko azken ekitaldia, dantza taldearen emanaldi berezia. Leidor
aretoan burutu zen. Oroigarri bana eman zitzaien taldearekin erlazio
berezia izan duten elkarteei: Udala, Musika Banda, Tolosako Udal Txistu
Taldea, C.I.T, Galdakaoko dantza taldea, Oinkari, Alurr, Euskal
Dantzarien Biltzarra eta Udaberriko sortzaileak diren Felix Garmendia
eta Xalbador Galdona.
Dokumentuaren akzioak