Dokumentuaren akzioak
Uda ospatzen hasi dira Lezon
Espero zen euriarekin, arrats-gau ederra izan zen atzo Lezoko plazan bizitakoa. Dantzan egin diote harrera udari.
Eguraldia hobea izan zitekeen, baina udako solstizioaren jaia egin zuten atzo Lezon, lezoarrek. Lehenik eta behin Musika Eskolako lagunek kalejira egin, eta herritarrak Gurutze Santuaren plazara bideratu zituzten. Han egin zuten saioa Murixka Dantza Taldekoek lehenik. Ikusgarri izan ziren neska-mutilak suaren inguruan. Plaza jendez lepo, oraindik eguraldiak eusten baitzion.
Gauean erauntsia iritsi zen. Baina herriko dantzari kozkorrenak ez ziren kikildu. Usadioari ekin zioten, udako solstizioaren jaiari. Txapel gorriak inoiz baino eraginkorrago zituztela (euriari aurre egiteko), soka-dantzari eutsi zioten, baita San Joaneko zortzikoari eta arin-arinari ere. Ikusleek zailtasunak izan zituzten txalotzeko, esku artean aterkiak izan zituztelako.
Uda ospatzen hasi dira Lezon. Atzokoa izan zen abiapuntu ‘ofiziala’. Jarraian, arrats-gaueko hainbat irudi, Murixkako kideek eta Aritz Salamanca dantzariak HITZAri emanak.
Dokumentuaren akzioak