Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Tzan Tzan Fest jaialdiaren zortzigarren edizioa

Dokumentuaren akzioak

Tzan Tzan Fest jaialdiaren zortzigarren edizioa

Komunikabidea
Nontzeberri
Tokia
Gasteiz
Mota
Albistea
Data
2024/10/18
Lotura
Nontzeberri

Dantza garaikidearekin bat eginez hitzordu eder bat antolatu dute urriaren 18,19 eta 20an, Tzan Tzan Fest jaialdiaren zortzigarren edizioarekin. Guztira 6 pieza labur ikusi ahal izango dira Barrundian eta Baratza aretoan.

Ekitaldia gaur, ostiralean, hasiko da Barrundiako kiroldegian. Hor, Eva Guerrerok Entre cuerpos pieza aurkeztuko du, “gorputza eta bere izaeraz eta gorputzen arteko politikaz eszenan iradoki eta hitz egiteko”.
Horren ondoren, Proyecto Larruak gauza bera egingo du Shoot de target lanarekin: bi pertsonak helburu komun baten bila egiten duten bidaia da, bi gorputzen arteko elkarrizketa, zeinean oinkada sinkronizatzen duten urrunago iristeko, bata bestearen gainean sostengatzen diren atseden hartzeko, urrunago iristeko elkar bultzatzen duten, zaindu eta babesten duten.

Jaialdiak Gasteizko Baratza aretoan jarraituko du larunbatean, urriaren 19an. 18:00etan, Dantza eta Osasunaren 2. edizioa antolatu da Conocer la dimensión energética a través de la danza izenburupean, Elisa Artetarekin. Topaketa amaitutakoan, 20:00etan, 2 pieza ikusi ahal izango dira: Natalia Garcia Muroren El espacio de los límites eta Ane Zapirainen Agortu. Natalia Garcíak honela laburbildu du bere lana: “Nire gorputzeko espazioek kanpoko espaziorantz hedatzen den eta harekin komunikatzen den mugimendua sortzen dute. Horrek elkarrizketa sortzen du une horretan bizi eta inguratzen gaituen espazioarekin. Denbora nahikoa ematen badugu, mugen artean ditugun mugitzeko aukerak deskubritu ditzakegu”. Ane Zapirainen piezak “gorputzaren manifestua anplifikatzeko adierazpen-tresnak aurkitu eta ustiatzeari egiten dio erreferentzia”.

Azkenik, igandean, urriaren 20an, beste hitzordu bikoitz batekin emango zaio amaiera jaialdiari. 19:00etatik aurrera. Collectif Troikak See-saw festa eta erritual basatia egingo du, non hiru pertsonaiek helburu bakar batekin topo egiten duten: trofeo misteriotsu hori irabaztea. Dantza, akrobazia eta antzerkiaren artean, ikuskizun absurdo honek publikoa gonbidatzen du bere logika ahaztera eta partida baten denboran zehar emozio ezberdinak zeharkatzera.
Ondoren, Melisa Calerok La gloria iniziazio-errituala egingo du. Bidaia katartiko bat.

Informazio gehiagorako: Baratza aretoa.

Dokumentuaren akzioak