Dokumentuaren akzioak
Txokolatada eta Ezpata-dantza izango dira Errosario kaleko jaietan
Hasteko Udaleko Kultura sailak antolatutako txokolatada izango da bihar (17.00etan) Kalebarren plazan. Larunbatean, berriz, Haritz euskal dantzari taldeak eta Udal txistulari bandak antolatzen duten Errosarioko Amaren Ezpata-dantzarekin disfrutatzeko aukera izango da. Ekitaldia 11.00etan ospatuko den Meza Nagusiaren ondoren hasiko da, parrokia aurretik.
Dokumentuaren akzioak