Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Txistuka Berria' lan didaktikoa argitaratu du Folklore Akademiak

Dokumentuaren akzioak

'Txistuka Berria' lan didaktikoa argitaratu du Folklore Akademiak

2008an egindako lan batean jasotako melodiak bildu dituzte CD batean.

Gasteizko Folklore Akademiak Txistuka Berria irakaskuntzarako aldizkaria argitaratu berri du; melodiak, berrikuntzak eta moldaketak jaso ditu argitalpenean, baita musika akonpainamenduko CD bat ere 2008an egindako lan batean jasotako melodia tradizionalen moldaketak eta berrikuntzak jasotzen dituena.
Komunikabidea
Alea
Tokia
Gasteiz
Mota
Albistea
Data
2018/12/07
Lotura
Alea

Euskal Herriko Txistulari Elkartearen Txistulari aldizkariaren laguntzarekin egin da argitalpen berria. Txistu eta akonpainamendurako (pianoa, baxua eta bateria) kantu berriak dakartza, Jimmy Vidaurretak eta Roberto Alvarezek grabatutako CD batez lagunduta.

'Txistuka Berria' lan didaktikoa argitaratu du Folklore Akademiak

'Txistuka berria' aldizkaria aurkeztu dute. GASTEIZKO UDALA
Dagoeneko eskuragarri daude aldizkaria zein diskoa. Txistulari aldizkariaren harpidedunei banatuko zaie, eta Akademiak zenbait ale gordeko ditu, ikasleei saltzeko asmoz.

Dokumentuaren akzioak